Edukira joan

Fir Bolg

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fir Bolg, Irlandar mitologian, Tuatha Dé Dannan herri mitikoa iritsi aurretik Irlandan bizi zen herri mitikoa zen.

Lebor Gabála Érenn (Irlandaren konkisten liburua) eta Cath Maige Tuired (Mag Tuiredeko gudua) lehen guduaren kontakizunaren arabera, nemediarren ondorengoak izango ziren eta Fomoirek zapalduta bizi ziren.

Fir Bolg-en enbaxadorea, eta Tuath Dé Dannan-en enbaxadorearekin Mag Tuiredeko lehen borroka aurretik. Stephen Reid-en ilustrazioa T. W. Rolleston idazlearen 1911ko Myths & Legends of the Celtic Race liburuan.

Bi zati oso ezberdinek osatzen dute haien izena; fir, "gizakia" zeltaz **viro- «gizon» hitzarekin lotzen dena; eta Bolg. Bigarren osagaiarentzat hipotesi gehiago daude. Sarritan "larruzko poltsa" zeltara hurbiltzean (hipotesi hau gaur egun ia baztertuta dago, Lebor Gabála Érenn-en - Irlandako inbasioen liburuan- ematen dena izan arren). Belga izenarekin ere lotu izan da, hitzen arteko antzekotasunak direla medio. Baina hipotesiak ez du oinarri sendorik, bi izenen arteko antzekotasun oso axalekoak baitira. Hirugarren proposamenak dio bolg "tximista" esan nahi duela, eta beraz Fir Bolg, "tximista gizonak", litzateke. Hirugarren hori da, gaur egun onartzen den hipotesia.[1]

Fomoreek zapalduta, Nemeden semeek aholkua eskatzen diote Fintan mac Bochrari. Hark Irlandatik talde sakabanatuetan alde egiteko aholkatzen die. Gehienak talde txikitan, ontzi asko erabiliz, alde egiten dute, Semeonen agindupean, eta azkenik Trazian eta Grezian lehorreratzen dira. Bertakoek ongietorria egiten diete, baina lurrik txarrenak ematen dizkiete. Hala ere, Nemeden semeek etekina ateratzen diete lurralde horiei, eta lautadak «alai eta loratuak» bihurtzen dituzte. Bertakoek lur horiek konfiskatu eta berriak ematen dizkiete, harritsuak eta hareatsuak, Semeongo gizonek berriro hobetzen dituztenak.[1]

Berriro zapalduta sentitzean, Irlandara itzultzea erabakitzen dute. Itsasontziak egiten dituzte lurra garraiatzeko erabiltzen zituzten poltsekin. Liderrak Dela mac Lot-en bost seme-alabak dira. Herrialdea suntsitu ondoren, Espainiarantz abiatu ziren, eta handik Irlandara. Haize bortitz batek hiru flotatan banatu zituen eta sakabanatuta lurra hartu zuten, baina gero denak leku berean elkartzen dira, Taran. Fintan jakintsua deitzen dute eta Irlanda bost zatitan banatzen dute. Irlandaren hirugarren konkista da beraiena: Fir Bolgtarrek Irlanda bereganatzen dute.

Fir Bolgtak hogeita hamazazpi urtez gobernatu zuten Irlandan. Bederatzi errege izan zituzten, n ahiko basatiak zirenak. Bere garaian, zuhaitzak adabegiez bete ziren, lantza puntak asmatu ziren, monarkia ezarri zen, Irlanda bost probintziatan banatu zen eta lehen sistema judiziala ezarri zen.

Fir Bolg-en erresuma sarraski baten ondoren desagertzen da. Eochu mac Eirc erregeak ozeanotik sortzen diren txori beltzekin egiten du amets. Aldez aurreko ametsa da, Túatha Dé Dananntarrak Irlandan lehorreratzen baitira eta lurren erdia eskatzen baitute. Fir Bolgek, ez dituzte etorri berrien baldintzak onartzen, eta haiei aurre egingo diete Mag Tuiredeko lehen borroka. Fir Bolek borroka galdfu eta ehun mila gozonek bizia galduko dute. Gutxi batzuk bizirik ateratzea lortzen dute eta azkenik, Ailill erregearen eta Medb erreginaren babespean jartzen dira eta horiek lurrak ematen dizkiete. Zati horretan gertakizunen sekuentzia ez da logiko pertsonaiak eta gertaerak ez baitira nahitaez esparru kronologiko berekoak. Suc-eko Gabraideak, Connaught-en, eta Uí Thairsig eta Leinster zeuden Fir Gailioin-ak Fir Bolen ondorengoak ziren.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «Fir Bolg» arbre-celtique.com (kontsulta data: 2026-07-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]