Edukira joan

Ska-P

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ska-P
Datuak
JatorriaVallecas
Musika motaSka Punk
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1994 – 2005
Produkzioa
Diskoetxea(k)BMG
Taldekideak
Pulpul (Ahotsa eta Bigarren gitarra)
Txikitin (Tronpeta)
Pipi (Bigarren ahotsa eta Showmana)
Joxemi (Kitarra)
Julio (Baxua)
Gari (Tronboia)
Luismi (Bateria)
Kogote (Teklatua)
Informazio gehigarria
www.ska-p.net
IMDB: nm4923554 Facebook: 217272851670942 X.com: skapoficial MySpace: skap YouTube: UCeZ8IVuuusg4GHr5ARaaJkQ Spotify: 2fiiGUBgPsIKDCE0bTthnl iTunes: 5437157 Last fm: Ska-P Musicbrainz: 2de794c8-8826-48d0-90e0-6900183ba9e0 Songkick: 299300 Discogs: 786287 Allmusic: mn0000017809 Edit the value on Wikidata

Ska-P Espainiako ska musikako talde bat da, 1994an Vallecasen (Madril) sortua. Abestietan egoera sozio-politikoaren kritika azaleratzen du talde honek: inperialismoa, kapitalismoa, sionismoa edota arrazakeriaren aurkako kritikak, berdintasuna eta anarkismoaren defentsan... Ospetsuenetarikoa Cannabis abestia da, marihuanaren legalizazioa aldarrikatzen duena. Horri esker egin dira ezagunak Espainian, Hego Amerikan (Mexiko, Argentina, Txile, Peru...), Erresuma Batuan, Belgikan, Italian, Suitzan, Frantzian, Alemanian... Azken urteetan, munduko hainbat jaialdi multikulturaletan, alternatibotan eta altermundialistatan parte hartu dute.

1994: hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ska-P taldea 1994an sortu zen; taldeko kideak Vallecasko eta Euskal Herriko lagunak ziren. Hasierako formazioa hurrengoa izan zen: Pulpul, ahots nagusia eta gitarra; Toni Escobar, gitarra eta koroak; Julio, baxua; Kogote, teklatua eta koroak eta Pako, bateria. Urte honetan kaleratu zuten haien lehen diskoa, ska-p izenekoa. Disko horrek ez zuen besteek adina arrakasta eduki, baina lehen argitaratze honek balio izan zuen taldea ezagutarazteko. Hainbat kontzertu egin zituzten nahiz eta publikoa oso eskasa izan.

1995-1996: ospea lortu zutenekoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, Tonik taldea utzi zuen eta Joxemi taldekide berria sartu zen bere postuan. Pipi ere ailegatu zen taldera,honek bigarren ahotsa egin ez ezik, kontzertuetan mozorrotzen zen, showman irudia hartuz. 1996an, bi gertakari izan ziren ospea handitzeko: “Vals del obrero” diskoa kaleratu zuten, izugarri saldu zena (“Cannabis” abestia oso garrantzitsua izan zen taldea ezagutarazteko) eta IX. Vallecas Rock festibalean parte hartzea.

1997-1999: Eurosis diskoa eta nazioarteko lehen bira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an hirugarren diskoa grabatu zuten: Eurosis. Jarraitzen dute Espainian eta Frantzian kontzertuak egiten jarraitu zuten. Latinoamerikan birak egiten hasi ziren, Argentinan eta Mexikon, hain zuzen ere. Pakok, taldearen sortzaileetako bat, taldea utzi zuen, eta haren lekuan Luismi sartu zen, bateria-jotzailetzat.

2000-2004: nazioarteko errekonozimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000an “Planeta Eskoria” izeneko diskoa egin zuten, askok pentsatzen dute bere lan onena dela: tonuak askoz serioagoak ziren eta letrek jarraitu zuten zuzenak eta latzak izaten. Birak Frantziatik, Italiatik, Suitzatik eta Espainiatik sakabanatu ziren. 2002an kaleratu zuten bosgarren albuma; “Que corra la voz”. Urte honetan bisitatu zituzten herrialdeen zerrenda handitzen doa; Europako bira: Hungaria, Belgika, Herbehereak, Austria, Alemania, Frantzia, Italia, Suitza, Erresuma Batua, Irlanda eta Grezia. Latinoamerikan: Argentina, Txile, Mexiko, Brasil, Costa Rica, Puerto Rico, Venezuela, Uruguai eta Kolonbia. Azken bira hauetan bi bilbotarrek parte hartu zuten: “Txikitin” (tronpeta) eta Gari (tronboia).

2005: Lehenengo geldialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[aldatu | aldatu iturburu kodea] Taldekideek atsedena hartzea erabaki zuten eta ez zekiten berriro arituko ote diren musika egiten edo haien amaiera izango den ala ez. Haiek esaten zuten beharrezkoa zela atseden hori hartzea baina ez zuten esan zergatik egin zuten. Inork ez zuen uste Ska-P taldea eszenatokietara itzuliko zenik, nahiz eta hala izan zitekeen... Denbora pasatzen utzi behar zuten.]

2008: Lágrimas y Gozos diskoaren argitarapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[aldatu | aldatu iturburu kodea] Urte honetan geldialdia amaitu zen eta haien disko berria argitaratu zuten 2008ko urriaren 5an. Disko berriari Lágrimas y Gozos deitzea erabaki zuten, eta Crimen solicitationis abestia diskoaren garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen. Abesti horrek kritika handi bat egiten dio eliza katolikoari, adibidez, apaizei, umeekiko portaera txarragatik. Horren ostean, diskoa aurkezteko nazioarteko bira bat egin zuten eta taldeak inoiz egon ez diren herrialdeetara joan ziren, Errusiara eta Poloniara adibidez. Biran zehar, Amerika Latinetik eta Europa osotik bidaiatu zuten herrialdez herrialde kontzertuak ematen eta bira amaitzerakoan, bi urteko geldialdi bat egin zuten.

2010ean, Latinoamerika bisitatu zuten berriro, eta besoak zabalik hartu zituzten, besteak beste, Argentinan, Txilen eta Mexikon agertokiak zapalduz.

2013: %99 diskoaren argitarapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko otsailean, 20. urteurrena ospatzeko antologia bat atera zuten, Todo Ska-P izenekoa. Antologia horrek bost CD (El vals del obrero, Eurosis, Planeta Eskoria, Que corra la voz eta Lágrimas y gozos), bi DVD (Seguimos en pie 1998koa eta Incontrolable 2002koa) eta argitaratu gabeko azken DVD bat (12 bideoklip), dokumental bat eta "Fête de L 'Humanité 2001" kontzertua zituen La Courneuve-Le Bourgeten 2001eko irailean.

Hurrengo hilean, martxoaren 5ean, zortzigarren albuma argitaratu zuten, % 99 izenarekin. Albuma 15 abestiek osatzen dute, eta M-15, Bildelberg Kluba, Espainia eta Mexikoko ustelkeria, manipulazio informatiboa eta farmazialarien negozioa jorratzen dituzte, besteak beste. Hilabete batzuk geroago, albuma Grammy Latinoetarako izendatu zuten "Rock diskorik onena" kategorian, baina Ska-P taldeak uko egin zion izendapenari.

2015: Geldialdi berri bat eta "Pipi"ren agurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan, Ska-Pk bere orri ofizialean iragarri zuen taldearen etena, Pulpulek tinnitus bat duelako eta horrek belarrian zaratak hautematea eragiten duela, orduan ezin zuen jarraitu kontzertuak ematen. Antzeko sintomak dituzten eta aktibo jarraitzen duten beste musikari batzuk ez bezala, berak jotzeari uztea erabaki zuen zarata-maila altuen eraginpean ez egoteko.

Abenduaren 11n baieztatu zen Pipik Ska-P utzi zuela. Taldeak sare sozialetan azaldu zuen bezala, harekiko harremana ez zen ona aspalditik, eta nahiago dute itxurak egin beharrean amaitu. Pipi gabe grabatuko zuten hurrengo diskoa eta, eszenatokietara itzultzen baziren, Pipi ez zen egongo.

2018: Game over diskoaren argitarapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtearen hasieran, taldeak sare-sozialen bitartez mezu bat idatzi zuten disko berri bat argitaratuko zutela eta urtea amaitu baino lehen espero zuten argitaratzea. Horren ostean, taldeak publiko egin zituen haien bira berriaren kontzertu berrien datak eta lekuak.

Bestalde, Luismiri bihotzeko bat eman zion eta taldeak ordezko baten bila joan ziren, bira goiz hasiko zelako eta denbora askorik ez zegoelako.

Ekainean, Pulpulek egingo duten bideoklip berri baten berria ematen du eta bi hilabete geroago, hau da, abuztuan iragartzen dute nola izango den disko berriaren portada, Game Over deitu zena.

2023: Seguimos disko berria eta abesti baten debekazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022. urtea hasi eta gero, taldeak erabakitzen du Estimado John abestia argitaratzea. Horren ondoren, urtean zehar disko berriaren abesti batzuk argitaratzen joan ziren hilabete hilabetez, jendea jakiteko zer estilo izango dituzten abestiak.

Biran zehar, taldeak Munichen kontzertu bat eman zuten eta horren bitartean, hango poliziek gelditu zuten kontzertua esanez Intifada abestia ezin zela jo, zeren eta abesti horrek antisemita zela esaten zuten eta probokazio bat zela Alemaniako pertsonentzat. Amaitzeko, poliziek mehatxatu zuten taldeari esanez jotzen baldin bazuten abestia, kontzertua amaitutzat emango zutela eta taldeak salatuta egongo zela.

Uda horretan, taldeak geldialdi berri batekin hasiko zirela esan zuten, baina Pulpulek argi utzi zuen ez zela arazorik egon taldekideen artean, duela urte batzuk Pipirekin gertatu zen bezala. 2022ko abenduaren 4an, taldeak Twitter-en bidez geldialdiaren berria argitaratu zuten jarraitzaileek jakiteko.

Taldeak jasotako kritikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ska-P sortu zenetik, talde guztiei gertatzen zaien bezala, kritika asko jaso ditu baina ez bakarrik musikaren arloan. Talde honen abestien letrak politikari, munduaren egoerari eta anarkismoari buruz doaz eta haien ikuspegitik nola ikusten duten mundua azaltzen dute abestietan. Egia da Ska-P taldeak Vallecasekoa dela eta hango jendea politikaren aldetik ezkerrekoak direla eta Vallecasen bizi diren pertsonek, gehienok taldearen ideologia eta ikuspegi berdina dute.

Jasotako kritika handi bat izan da predikatzen dutenaren eta benetan egiten dutenaren arteko koherentziarik ezean. Kritika horren arrazoiak honako hauek dira: nahiz eta anarkistak eta antikapitalistak direla esan eta haien abestien letretan autogestioari bizirik egiten dioten kontzertuetan, haien webgunean ez ezik, ez dira autogestionatzen eta bestalde, Sony/BMG multinazionala diskoetxe dute eta enpresa handiek antolatutako jaialdietan parte hartu dute, hala nola Pepsi Music jaialdian. Hori ezker politikoaren ideiekiko inkoherentziatzat hartzen da. Pepsi Musicen parte hartzeagatik irabazi zuten diru guztia talde maputxeei eman zitzaiela esan zuten. Hala ere, kritikatzen dituztenek diote xedeak ez dituela bitartekoak justifikatzen eta ez dela koherentea ideia anarkistekin, kapitalismoak kaltetutakoei laguntzeko multinazionalei ere laguntzen diete.

Taldekideek defendatzeko kritiken aurka, esaten dute sisteman parte hartzen dutela haren kontra borrokatzeko eta gainera, zailtasun handia duela koherentea izatea idei kapitalistekin gaur egun.

Taldekideak gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Julio César Sánchez (Julio): baxua eta koruak (1994 - gaur egun)
  • Alberto Javier Amado (Kogote): teklatua eta koruak (1994 - gaur egun)
  • Iván Guevo (Iván): bateria eta (2018 - gaur egun)
  • Alberto Iriondo (Txikitin): tronpeta eta showman (2000 - gaur egun)
  • Juan Antonio Rivas (Juanan): tropeta, biolina eta koruak (2018 - gaur egun)

Egon ziren taldekideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Francisco Javier Navío (Pako): bateria (1994 - 1999)
  • Ricardo Delgado (Pipi): Bigarren ahotsa eta showman (1995 - 2017)
  • Luis Miguel García (Luismi): bateria (1999 - 2021)
  • Eloi Yebra (TCap): showman, figurante eta koruak (2018 - 2021)
Urtea Diskoa
1994 Ska-P
1996 El vals del obrero
1998 Eurosis
1999 Seguimos en pie (DVD zuzenean)
2000 Planeta Eskoria
2001 Ska-P en concierto (CD zuzenean)
2002 ¡¡Que corra la voz!!
2004 Incontrolable (CD + DVD)
2008 Lágrimas y Gozos
2012 Todo Ska-P (CD + DVD)
2013 99%
2016 Live in Woodstock Festival (CD + DVD)
2018 Game Over
2023 Seguimos

Musika-bideoak (bideoklip)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abestia Diskoa Urtea
Paramilitar Eurosis 1998
Derecho de admisión Planeta escoria 2000
Planeta escoria (zuzenean) Planeta escoria 2000
Welcome to Hell ¡¡Que corra la voz!! 2002
Niño soldado ¡¡Que corra la voz!! 2002
Mis colegas ¡¡Que corra la voz!! 2002
Crimen sollicitationis Lágrimas y Gozos 2008
Vándalo Lágrimas y Gozos 2009
Se acabó 99% 2013
Jaque al Rey Game Over 2018
No lo volveré a hacer más Game Over 2018
Estimado John Seguimos 2022
Las flores Seguimos 2022
El chupacabras Seguimos 2022
El ático Seguimos 2023

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]