Dorethea Payne Todd Madison
| Dorethea Payne Todd Madison | |||
|---|---|---|---|
1809ko martxoaren 4a - 1817ko martxoaren 4a ← Martha Washington Jefferson Randolph - Elizabeth Kortright Monroe → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Dolley Payne | ||
| Jaiotza | Guilford konderria, 1768ko maiatzaren 20a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Washington, 1849ko uztailaren 12a (81 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Montpelier | ||
| Familia | |||
| Aita | John Payne | ||
| Ama | Mary Coles | ||
| Ezkontidea(k) | John Todd (en) James Madison (1794ko irailaren 15a - 1836ko ekainaren 28a) | ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Familia | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Adiskideen Erlijiozko Elkartea kristautasuna | ||
Dorethea Payne Todd Madison edo Dolley Madison (Guilford konderria, AEB, 1768ko maiatzaren 20a – Washington, AEB, 1849ko uztailaren 12a)[1] laugarren lehen dama izan zen 1809tik 1817ra, James Madisonen emaztea, Estatu Batuetako laugarren presidentearena. Batzuetan, Thomas Jeffersonen administrazioan lehen dama gisa ere jardun zuen, presidentearen emaztearekin gehien lotzen ziren zeremonia-funtzioak betez, Jefferson alarguna baitzen.[2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dolley Payne, alaba zaharrena, 1768an jaio zen Guilford konderrian (gero Greensboro), Ipar Karolinan. Gurasoak Mary Coles eta John Payne, Jr. izan ziren, 1765ean Ipar Carolinara bizitzera joandako virginiarrak. Mary Coles, kuakeroa (Adiskideen Erlijiozko Elkartea), John Payne ez-kuakeroarekin ezkondu zen 1761. urtean. Hiru urte geroago, Virginiako Hanover konderrian, Maryren gurasoak bizi ziren lekuan, kuakeroen hileroko bileran onartua izan zen. Jarraitzaile sutsua bihurtu zen, eta familiak fede kuakeroan hazi zituen seme-alabak.[6]
1769an, Paynetarrak Virginiara itzuli ziren eta Dolley gaztea Virginiako ekialdeko landa eremuan hazi zen gurasoen landaketan eta amaren familiarekin bat egin zuen sakonki. Azkenean, hiru ahizpa (Lucy, Anna eta Mary) eta lau neba (Walter, William Temple, Isaac eta John) izan zituen.
1783an, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren ondoren, John Paynek bere esklaboak askatu zituen, Goi Hegoaldean esklaboen jabe askok bezala. Batzuk, Payne kasu, kuakeroak ziren, luzaroan manumisioa —liberto edo esklabo ohi izatea— sustatu zutenak; beste batzuk ideia iraultzaileetan inspiratu ziren. 1782tik 1810era, Virginiako beltz libreen proportzioa populazio beltz osoarekiko ehuneko batetik ehuneko 7,2ra igo zen, eta 30.000 beltz baino gehiago libreak ziren.
Filadelfia, eta aitaordea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dolleyk 15 urte zituenean, Payne familiarekin Filadelfiara joan zen bizitzera, eta almidoi merkatari gisa hasi zen lanean, baina negozioak porrot egin zuen 1791n. Hori "ahultasun" gisa ikusi zuten bere bilera kuakeroetan, eta kanporatu egin zuten. 1792ko urrian hil zen eta Mary Payne hasiera batean hilaren bukaerara iritsi zen pentsio bat irekiz.
1793an, bi seme adingabeak, Mary eta John, eraman zituen eta Virginiako mendebaldera joan zen bizitzera Lucy alabarekin eta bere bigarren senarrarekin, George Steptoe Washington, George Washingtonen ilobarekin, bizitzera.
1. ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1790eko urtarrilean, Dolley Payne John Todd abokatu kuakeroarekin ezkondu zen Filadelfian. Berehala bi seme izan zituzten, John Payne (Payne deitua) eta William Temple (1793ko uztailaren 4an jaioa). Mary Paynek 1793an Filadelfia utzi ondoren, Dolleyren ahizpa, Anna Payne, haiekin joan zen bizitzera, haurrekin laguntzera.
1793ko abuztuan, sukar horiaren izurritea lehertu zen Filadelfian, eta 5.019 pertsona hil ziren lau hilabetean. Dolleyk min handia hartu zuen, senarra, William semea eta aita-amaginarrebak galdu baitzituen. Familiaren zati handi baten galera pairatzen zuen bitartean, bizirik zegoen semea ere zaindu behar izan zuen laguntza finantzariorik gabe.
Senarrak testamentuan dirua utzi zion bitartean, albazeak, koinatuak, fondoak gorde zituen, eta hark auzitara eraman behar izan zuen zor zitzaionarengatik.
2. ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dolley 1794ko irailaren 14an ezkondu zen James Madisonekin, —Virginian Konstituzioaren aitatzat jotzen denarekin, agiriaren autore nagusia izateagatik— eta ez zuen seme-alabarik izan.
Senarra, James Madison, Konstituzioaren lehenengo 10 zuzenketen arduraduna izan zen (Bill of Rights). Izan ere, Madisonek uste zuen botereen arteko oreka beharrezkoa zela gehiengoak gizabanakoen eskubideak zapal ez zitzan. George Washingtonekin batera lan egin zuen gobernu federala eratzeko, baina Alderdi Federalista delakoaren ekimenei aurre egin zien. Azken hauek Estatu Batuetako Lehenengo Bankua banku zentralaren (pribatuaren) aldekoak ziren. Thomas Jeffersonen agindupean, Madison Napoleonengandik Louisiana erosteaz arduratu zen.
Lehen dama
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1809ko martxoaren 4an, lehen dama izan zen, ezkontide zuen James Madison presidente hautatzean. Haren presidentaldian, Alderdi Errepublikanoko kidea zela (Ingalaterrari gogor egitearen aldekoa), 1812ko gerra egin zuen Erresuma Batuaren kontra. Artean gerra irabazi gabe zegoela (1815eko hasiera), betoa jarri zion 1814an Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortzeko Kongresuaren proposamenari. 1815erako, armada indartsua sortzearen alde agertu zen, eta proposatu zuen mugetan tarifa altuak ezartzea, gerra garaian irekitako lantegi berriak babesteko. Gerra ondoko testuinguru berrian, ez zuen galarazi oraingoan Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortzea (1816), Kongresuak hala erabakita.
Tartean,1812ko angloamerikar gerrako lehen dama izan zen. Horregatik, 1814ko abuztuaren 24an, Bladensburg-eko guduan AEBk izandako porrotaren ondoren, Etxe Zuritik ihes egin behar izan zuen bat-batean, britainiarrek Washington erre aurretik.
Laugarren lehen dama izan zen 1809tik 1817ko martxoaren 4ra arte. Gero ere, batzuetan, Thomas Jeffersonen administrazioan lehen dama gisa ere jardun zuen, presidentearen emaztearekin gehien lotzen ziren zeremonia-funtzioak betez, Jefferson alarguna baitzen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1849ko uztailaren 12an hil zen, hainbat eraso iskemiko iragankorren ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.geni.com (kontsulta data: 2025-12-28).
- ↑ Catherine Allgor, A Perfect Union: Dolley Madison and the Creation of the American Nation (New York: Henry Holy & Co., 2006), 43
- ↑ «Madison, Dolley Payne (1768–1849) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (kontsulta data: 2025-12-28).
- ↑ «Dolley Madison - New World Encyclopedia» www.newworldencyclopedia.org (kontsulta data: 2025-12-28).
- ↑ «Dolley (Payne) Madison (1768-1849) - American Aristocracy» americanaristocracy.com (kontsulta data: 2025-12-28).
- ↑ «The Dolley Madison Project : Overview» www2.vcdh.virginia.edu (kontsulta data: 2025-12-28).