Abag zaldi
| Abag zaldia | |
|---|---|
| Zaldi arraza | |
| Espeziea | Equus ferus caballus |
| Jatorria | |
| Sinonimoak | Sengseng zaldi beltza. Abaga beltza. |
Abag zaldia, ( Txinera sinplifikatuaz: 阿巴加马, Txinera tradizionalez: 阿巴加馬, Hanyu pinyinez: Abaga), Txinako bertako zaldi arraza bat da[1]. Abere hauek Txinako Barne Mongolia eskualdean hedaturik daude, Abag izeneko lurraldean[2].[3].
Mongoliako iparraldean kokatzen dira abere hauek. Bertako belardiak lehen mailako zaldiak hazteko lurralde oso aproposak dira, baina neguko baldintza latzek abereen bizitza baldintzatzen dute aldi berean. Zaldi hauek denbora luzean zehar haziak izan dira inguru hauetan. Abagaren sustraiak sakonak dira. Arraza gogortua da, lur zeken batean izandako hautespen natural eta gizakiaren hautespenaren emaitza.
Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da[4]. Mongoliar-txinar zaldiaren motako arraza da, edo aditu batzuen arabera, azpi-arraza.
Oro har kolore beltzeko zaldiak dira, eta kolore hau arrazaren ezaugarria da.
Mongoliar zaldiak baino handiago eta azkarragoak dira, lasterketetarako aukeratuak izan baitira[5].
Abaga hedadura urriko arraza da. Gaur egun euren kopurua 4.000 ingurukoa da, beraz Abag zaldia zabalkunde txikiko arraza da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abaga izenak osaba esan nahi du mongolieraz. [6]. Izen honek agerian uzten du abere hauen garrantzia mongoliar kulturan eta animaliak zerbait etxekotzat hartzen direla.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kulturalki, Abaga zaldia mongoliar ondare nomada zabalenean txertatuta dago, duela 3.000 urte baino gehiago Eurasiako ekialdeko estepetan sustraiak hedatu dituena. Brontze Aroko Orein Stone-Khirigsuur arkeologi lekuaren ebidentzia arkeologikoek etxeko zaldien erritual goiztiarrak erakusten dituzte, baita monumentuen inguruko zaldien ehorzketa masiboak ere, Mongoliako Estepan zehar 1200 inguruan (K.a. sorrerako zaldi kultura honek mugikortasuna, merkataritza eta truke ekonomikoak ahalbidetu zituen, Mongolia Eurasian eragina izan zuten zaldi tradizioen epizentro bezala kokatuz[7].
Informazio gutxi dago zaldi arraza honen inguruan. Abaga ez da agertzen Rupak Khadkak Uppsalako Unibertsitaterako egindako zaldi populazioen azterketan, ezta 2010. urteko abuztuan FAOrentzat egindako azterketan[8]. DAD-IS2 datu-basean ez da aipatzen ere[9].
Bere izena Mongolia txinatarraren Abag eskualdetik datorkio. Zehazki Xilin Gol goi belardietan dauka jatorria.
Gerra zaldia bezala ere erabilia izan da. Zaldi hauek ondo txertatu daude mongoliarren bizi modu nomadan, non ohikoak diren maiz lekuz aldatzea ibilbide luzeak eginez.[10].
Batzuen arabera, mongoliar zaldien barneko arraza zaharrenetarikoa da[11].
Antzinakoa eta hautaketa prozesu luze baten emaitza izan arren, Abaga 2009an karakterizatu zen ofizialki aurreneko aldiz[12]. Mongoliako zaldi mota desberdinak oraindik ez daude ondo zehazturik. Bertako ikertzaileek eta zaldiak gestionatzeko erakundeek Thoroughbred edo Quarter zaldi bezalako kanpoko arrazetan jarri dute gehiago euren arreta bertako arraza honetan baino.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abag zaldia estepetako zaldi ohikoa da. Sailkapen horretan kokatzen da[13].
Iraupen handiko abere sendoak dira. Hotzerako ondo moldatuak[14]. Gogortasun handia dute, eta horrek aukera ematen die urte osoan zehar kanpoan bizitzeko altitude handiko goi-ordokietan, zeropeko tenperaturetan, euri gutxirekin eta ingurune hipoxiko batean, hau da, oxigeno faltarekin[15].
CABIren argitalpenaren 2016. urteko edizioak arraza honi Abaga beltza deitzen dio, gaiari buruzko argitalpen zientifikoek "Abaga" terminoa erabiltzen duten bitartean. Delachaux gidaren arabera (2014), "Sengseng zaldi beltza" ere deitzen zaio. Hala ere, argitalpen berak, okerturik, "Agaba Beltza" deitzen dio arrazari.
Koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arraza honetako zaldi gehienak beltzak dira, baina arre edo marroi oso iluneko abereak agertzen dira ere[16].
Altuera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 135-140 cm soingurutzera[17].
Burua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har Abagak itxura sendoa du, gainerako mongoliar zaldiaren leinuko arrazak bezala.
- Burua zuzena edo apur bat konbexua da. Mongoliar zaldien ezaugarria da hau, przewalski zaldiarekin duen senidetasuna dela eta.
- Kopeta zabala da.
- Begiak handiak dira.
- Belarri txikiak ditu eta tenteak dira.
Soin enborra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hankak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izaera gozoa du. Abere kementsuak dira eta argi eta leialak dira [19].
Mongoliar zaldiaren talde eta motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Mongoliar zaldiaren taldea |
| ||||||||||||||||||
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertako nomaden bizitzan oso garrantzi handiko aberea izan da, nahiz eta gaur egun bere paperan kolokan dago modernizazioa dela eta[21].
Historikoki gerra zaldia bezala ere erabilia izan da[22].
Abaga batez ere lasterketa-zaldia da. Txinako Animalia Baliabide Genetikoen Batzordeak abere batek 91,47 segundutan korritutako 1.600 metroen marka neurtu zuen 2.011n [23]. Abaga nabarmen azkarragoa da mongoliar zaldiaren enborreko Wushen arrazako zaldiak baino. Hau ikusgai da Naddamgo zaldi lasterketetan. [24]. [25].
Abiadura hori hazkuntza selektibotik datorrela dirudi, eta horrek ezaugarri batzuen garatzetik datorkio. Bihotzeko eta giharren garapena, esate baterako.
Iraupen luzeko bertako zaldi lasterketetan ere oso estimatua da[26].
Zela zaldia eta zamabere da, baina baita esnetarako eta haragitarako erabiltzen dira baita ere[27].
Mongoliar kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abaga zaldiak, mongoliar gizarte garaikidean, askatasuna, harrotasuna eta biziraupena sinbolizatzen ditu, eguneroko bizitzarekiko integrala, abereak bazkatzeko, lur zabaletan zehar garraiatzeko eta lasterketak bezalako kirol tradizionaletan parte hartzeko lagun gisa. Zaldiak antzinatik izan dira mongoliar nortasunaren ardatz, Mongoliar Inperioaren hedapenak erraztuz eta komunitate erdi nomaden artean ohitura pastoralak mantenduz. Abaga arrazak, bere erresilientziagatik oso preziatua, ikur kultural iraunkorra da. Artzainek estepako antzinako bizimoduekiko bizi-lotura bezala ikusten dituzte abere hauek.
Arrazaren egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat iturriek 4.000 abere kopurua aipatzen baldin badute[28], 2088. urtean zentsatutako 3.758 abelburu zeuden [29].
Zentsuak ikusita, Abaga kopuru urriko zaldi arraza bat da.
Mongoliako eskualde ezberdinetan modernizazioa eta urbanizazioa aurrera doazen heinean, bertako jendeak gutxiago erabiltzen du zaldia eguneroko bizitzarako, eta horrek kopurua etengabe gutxitzea eragiten du.
Aldi berean kanpoko zaldi arrazen sarreraren ondorioz arraza garbiko Abagaren kopurua murrizten ari da, bere ezaugarri bereziak arriskuan jarriz [30].
Mongoliatik kanpoko ez da asko ezagutzen arraza, eta horrek are gehiago zailtzen ditu kontserbazio-ahaleginak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Valerie Porter, Lawrence Alderson, Stephen J.G. Hall et Dan Phillip Sponenberg, Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding, CAB International, 2016ko martxoaren 9, 6e éd., 1 107 p. (ISBN 1-84593-466-0, OCLC 948839453), 452. orrialdea
- ↑ (Frantsesez) Roseseau, Elise [Rousseau, Élise (2014). "Agaba noir". Tous les chevaux du monde. Delachaux et Niestlé. ISBN 978-2-603-01865-1.]
- ↑ (Ingelesez) Porter, Valerie; Alderson, Lawrence; Hall, Stephen; Sponenberg, Dan (2016). Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding (6th ed.). CAB International. ISBN 978-1-84593-466-8
- ↑ (Ingelesez) Arrazaren kokapen genetikoari buruzko artikulua
- ↑ (Ingelesez)Arrazaren aipamena lasterketetan.
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua Grokipedian.
- ↑ (Ingelesez)Zaldia mongoliar kulturan. Artikulua.
- ↑ (Ingelesez)
- ↑ (Ingelesez) “ Arakatu datu basea espezie eta herrialdearen arabera ”, DAD-IS (kontsultatua hemen:2018ko maiatza) .
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua Grokipedian.
- ↑ (Ingelesez) "The Equinest" entziklopediaren artikulua. <
- ↑ (Ingelesez) Wei Wang , Shenyuan Wang , Chenglin Hou eta Yanping Xing, “ Zaldi-arraza anitzen arteko kopia-zenbakien aldaketen detekzioa genoma osoan CGH array bidez ”, PLoS ONE , 9. liburukia , 1. zk .2014ko urtarrilaren 30a, e86860 ( ISSN 1932-6203, PMID 24497987 , PMCID PMC3907382 , DOI 10.1371/journal.pone.0086860, online irakurri [ https://archive.wikiwix.com/cache/20181109020010/https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0086860 ] , Azken aldiz irakurria 2018ko azaroaren 9a).
- ↑ (Ingelesez) Zhou et al. 2018. Huanmin Zhou, Jing Pan, Chimge Purev eta Hongwei Zhao, " Ariketarekin lotutako geneen azterketa Mongoliako zaldiaren - Abaga zaldia eta Wushen zaldia ", bioRxiv ,2018ko maiatza, 327536 or . Kontsultatua 2018ko azaroaren 9a)]
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua Grokipedian.
- ↑ (Ingelesez) Wei Wang, Shenyuan Wang, Chenglin Hou et Yanping Xing, « Genome-Wide Detection of Copy Number Variations among Diverse Horse Breeds by Array CGH », PLoS ONE, vol. 9, no 1, 30 janvier 2014, e86860 (ISSN 1932-6203, PMID 24497987, PMCID PMC3907382, DOI 10.1371/journal.pone.0086860
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The Equinest" entziklopedian.
- ↑ (Frantsesez) Rousseau, Élise (2014). "Agaba noir". Tous les chevaux du monde (in French). Delachaux et Niestlé. ISBN 978-2-603-01865-1.
- ↑ (Frantsesez) Rousseau, Élise (2014). "Agaba noir". Tous les chevaux du monde (in French). Delachaux et Niestlé. ISBN 978-2-603-01865-1.
- ↑ (Ingelesez) "The Equinest" entziklopediaren artikulua. <
- ↑ (Ingelesez) Porter et al. 2016, 452 or. .
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The Scholarly Equestrian"-en
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua Grokipedian.
- ↑ (Ingelesez) Zhou et al. 2018. Huanmin Zhou, Jing Pan ,Chimge Purev eta Hongwei Zhao, " Ariketarekin lotutako geneen azterketa Mongoliako zaldiaren - Abaga zaldia eta Wushen zaldia ", bioRxiv ,2018ko maiatza, 327-536 or.
- ↑ (Ingelesez)<Zhou et al. 2018. Huanmin Zhou, Jing Pan ,Chimge Purev eta Hongwei Zhao, "Ariketarekin lotutako geneen azterketa Mongoliako zaldiaren - Abaga zaldia eta Wushen zaldia", bioRxiv ,2018ko maiatza, 327-536 or.
- ↑ (Ingelesez)Pan, Jing; Purev, Chimge; Zhao, Hongwei; Zhang, Zhipeng; Wang, Feng; Wendoule, Nashun; Qi, Guichun; Zhou, Huanmin (21 May 2018). "Exercise-related genes analysis of Mongolian Horse". bioRxiv 10.1101/327536
- ↑ (Ingelesez)Abaga lasterketean, artikulua
- ↑ (Ingelesez) "The Equinest" entziklopediaren artikulua. <
- ↑ (Frantsesez) Arrazari buruzko artikulua.
- ↑ (Frantsesez) Rousseau, Élise (2014). "Agaba noir". Tous les chevaux du monde. Delachaux et Niestlé. ISBN 978-2-603-01865-1.
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The Scholarly Equestrian"-en
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Porter et al. 2016. Valerie Porter, Lawrence Alderson, Stephen JG Hall eta Dan Phillip Sponenberg, Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding , CAB International ,2016ko martxoaren 9a, 6. arg . , 1.107 or. ( ISBN 1-84593-466-0 , OCLC 948839453 ) , or. 452.
- (Ingelesez) Rousseau 2014. Élise Rousseau ( ill. Yann Le Bris), All the Horses in the World , Delachaux et Niestlé ,2014ko iraila, 544 or. ( ISBN 2-603-01865-5 ) , "Agaba Beltza", or. 359. .
- (Ingelesez) Zhou et al. 2018. Huanmin Zhou , Jing Pan , Chimge Purev eta Hongwei Zhao, " Ariketarekin lotutako geneen azterketa Mongoliako zaldiaren - Abaga zaldia eta Wushen zaldia ", bioRxiv ,2018ko maiatza, 327536 or . ( DOI 10.1101/327536).