Edukira joan

100 metroko lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2007ko Munduko Txapelketan.

100 metroko lasterketa edo 100 m lauak atletismoaren probarik laburrena da korrika egiten dena, estali gabeko pistan betiere. Lasterketa hau lerro zuzenean egiten da eta korrikalariek 100m-ko distantzia ahal duten azkarren egin behar dute. Errekorra duena Usain Bolt izena duen gizonezko jamaikarra da (09:58), 2009an lorturikoa, eta emakumezkoena Florence Griffith estatubatuarrak ezarri zuen 1988an (10:49).

Beste korrikalari oso ezagunak izan dira historian alor honetan: gizonezkoetan Jesse Owens, Jim Hines, Silvio Leonard kubatarra, Valery Borzov errusiarra, Don Quarrie jamaikarra, hala nola Carl Lewis, Calvin Smith, Ben Johnson, Tyson Gay edo Asafa Powell; emakumezkoetan Wilma Rudolph, Evelyn Ashford, Marita Koch, Marlies Göhr, Merlene Ottey edo Gail Devers, besteak beste.

100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37 km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan. Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik. Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.

Gizonezkoen artean 100 metro lauetako froga Atenasen 1896.ean ospatu ziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoen programaren parte izan zen. Emakumezkoak ez ziren froga honetan lehiatuko 1928an Amsterdamen Olinpiar Jokoak ospatu ziren arte. Lehenengo Joko horietan errauts eta ikatzez osatutako pista batean lehiatu ziren. Irteerako posizioa librea zen eta atleta bakoitzak bere ustez hoberena zen posizioa hartzen zuen. Lasterketa honetan Thomas Burke estatubatuarra irabazle atera zen; eskuak pistan finkatu eta lurrera hobeto eusteko zulotxo batzuk egin zituen atleta bakarra izan zen. 1912an, Nazioarteko Atletismo Federazioen (IAAF) sorkuntzarekin batera, froga honen lehenengo mundu errekorra dokumentatu zen, Donald Lippincotten eskutik; 10'6 segundotako marka egin zuen Estokolmoko pista olinpikoan. 1928an George Breshnahan eta William Tuttle Ipar Amerikarrek irteera takoak asmatu zituzten, eta horrela irteerako euskarria eta bultzada hobetu zen. Hauek asmatu arte, errautsezko pistan zulotxo batzuk egiten ziren non oinak sartzen ziren. Hala ere, IAAF-ek ez zituen irteerako takoak 1937. urtera arte onartu. 1938an IAAFek 2 m/s-ko aldeko haizea jarri zuen muga bezala lasterketaren marka balioztatzeko. 1968ko ekainaren 20an, Sakramenton, Mexikoko Olinpiar Jokoetan lehiatu behar zuen Estatu Batuetako taldea aukeratzeko frogetan, Jim Hines, Ronnie Ray Smith eta Charles Greene historian lehenengo aldiz 10 segundotatik jaistea lortu zuten froga honetan, muduko errekorra 9'9 segundotan finkatuz. 1977ko urtarrilaren 1ean, IAAFek eskuzko kronometrajea alde batera utzi zuen, 1932tik kronometraje elektronikoarekin batera erabiltzen zena. Ondorioz, edozein erregistrok balio ofiziala izan ahal izateko elektronikoki hartua izan behar zuen.

Frogaren hasieran, atleta batzuk truku psikologikoak erabiltzen dituzte, irteera takoetan azkenekoa finkatzea bezala. Intimidazio zuzenagoren bat kirol sentipen eza bezala hartzen da. Irteera arbitroak korrikalariak irteera takoetan mantenduko ditu 2 segundotako denbora ezin jakin batean, ondoren tiro egingo du.

Erreakzio denbora.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiroaren eta irteera takoetarik ematen den lehen oinkadaren artean pasatzen den denbora, pistolan dauden sentsore elektronikoen bidez neurtzen da. Edozein denbora 0'1 segundoetatik beherakoa izatean irteera nulua bezala hartuko da ( “irteera ehiztatzea” deitzen zaio). Erregela hau martxan jarri zen tiroaren soinua airean zabaltzeko behar duen denbora, korrikalarien belarrietara ailegatzeko behar den denbora eta gizakion soinuarekiko erreakzio denbora kontuan hartuta.

Irteera nuluak edo balio gabezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte askotan zehar, 2 irteera nuluren arduraduna zen korrikalaria deskalifikatu egiten zen. Honen ondorioz, irteeraren errepikapenak mugagabeak ziren, honek atletek kontzentrazioa galtzea eragiten zuen. Gaur egun, ordea, irteera nulua egiten duen atleta segituan lasterketatik kanpo geratuko da.

Baldintza klimatikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baldintza klimatikoek eragin handia dute froga honen garapenean. Irteeratik helmugarainoko norabidea duen haizeak (buztan haizea) oso onuragarria da korrikalarientzat, baina helmugatik irteera takoetarantz doan haizeak (buruko haizea) korrikalariei kontra egiten die. Hori dela eta, onartzen den gehiegizko buztan haizea 2 m/s da. Haizearen kontrako erresistentziak modu garrantzitsu batean eragiten du frogan. Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den.

Munduko markarik onenak dituzten atletak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-07-13an eguneratua

ErrekorraMailaMarka (s)AtletaHerrialdeaTokiaData
Mundukoa (WR) Gizonezkoak9,58Usain Bolt JamaikaBerlin2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak10,49Florence Griffith-Joyner AEBIndianapolis1988ko uztailaren 16a
Olinpikoa (OR) Gizonezkoak9,63Usain Bolt JamaikaLondres2012ko abuztuaren 5a
Emakumezkoak10,62Florence Griffith-Joyner AEBSeul1988ko irailaren 24a
Europarra (ER) Gizonezkoak9,86Francis Obikwelu PortugalAtenas2004ko abuztuaren 22a
Emakumezkoak10,73Christine Arron FrantziaBudapest1998ko abuztuaren 19a
Iparramerikarra (NA) Gizonezkoak9,58Usain Bolt JamaikaBerlin2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak10,49Florence Griffith-Joyner AEBIndianapolis1988ko uztailaren 16a
Afrikarra (AF) Gizonezkoak9,85Olusoji Fasuba NigeriaDoha2006ko maiatzaren 12a
Emakumezkoak10,78Murielle Ahoure Boli KostaMontverde (Florida)2016ko ekainaren 11a
Asiarra (AS) Gizonezkoak9,91Femi Ogunode

Su Bingtian

 Qatar Txina Wuhan

Madril

2015eko ekainaren 6a

2018ko ekainaren 22a

Emakumezkoak10,79Xunmei Li TxinaShanghai1997ko urriaren 18a
Ozeaniarra (OC) Gizonezkoak9,93Patrick Johnson AustraliaMito2003ko maiatzaren 5a
Emakumezkoak11,11Melissa Breen AustraliaCanberra2014ko otsailaren 8a
Hegoamerikarra (SA) Gizonezkoak10,00Robson da Silva BrasilMexiko Hiria1988ko uztailaren 22a
Emakumezkoak10,91Rosângela Santos BrasilLondres2017ko abuztuaren 6a

Historia osoko gizonezkoen marka onenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-07-13an eguneratua

posizioaMarka (s)haizea (m/s)AtletaHerrialdeaDataTokiaLehiaketa
1 9,58+0,9Usain Bolt Jamaika2009 abuztuaren 16aBerlinMunduko Atletismo Txapelketa
2 9,69+2,0Tyson Gay[1] AEB2009ko irailaren 20aShanghaiDiamante Liga
-0,1Yohan Blake[2] Jamaika2012ko abuztuaren 23aLausanaDiamante Liga
4 9,72+0,2Asafa Powell Jamaika2008ko irailaren 2aLausanaIAAF Premio Handia
5 9,74 +0,9 Justin Gatlin  AEB 2015eko maiatzaren 15a Doha IAAF Premio Handia
6 9,76 +0,6 Christian Coleman  AEB 2019ko irailaren 28a Doha Munduko Atletismo Txapelketa
7 9,77 +1,5 Trayvon Bromell  AEB 2021eko ekainaren 5a Miramar Miramar Meeting-a
8 9,78+0,9Nesta Carter Jamaika2010eko abuztuaren 29aRietiIAAF Premio Handia
9 9,79+0,1Maurice Greene AEB1999ko ekainaren 16aAtenasIAAF II Premio Handia
10 9,80+1,3Steve Mullings Jamaika2011ko ekainaren 4aEugeneDiamante Liga
11 9,82 +1,7 Richard Thompson  Trinidad eta Tobago 2014ko ekainaren 21a Port-of-Spain Txapelketa nazionala Trinidad y Tobago
12 9,84+0,7Donovan Bailey Kanada1996ko uztailaren 27aAtlantaOlinpiar Jokoak
+0,2Bruny Surin Kanada1999ko abuztuaren 22aSevillaMunduko Atletismo Txapelketa
14 9,85+1,2Leroy Burrell AEB1994ko uztailaren 6aLausanaSúper Gran Premio IAAF
+1,7Olusoji Fasuba Nigeria2006ko maiatzaren 12aDohaSuper Gran Premio IAAF
+1,3Mike Rodgers AEB2011ko ekainaren 4aEugeneDiamante Liga
17 9,86+1,2Carl Lewis AEB1991eko abuztuaren 25aTokioMunduko Atletismo Txapelketa
−0,4Frank Fredericks Namibia1996ko uztailaren 3aLausanaIAAF Premio Handia
+1,8Ato Boldon Trinidad eta Tobago1998ko apirilaren 19aWalnutUrteroko Pista eta zelai jaialdia
+0,6Francis Obikwelu Portugal2004 abuztuaren 22aAtenasOlinpiar Jokoak
+1,4Keston Bledman Trinidad eta Tobago2012 ekainaren 23aPuerto EspainaTxapelketa nazionala Trinidad y Tobago

RM= errekor Mundiala, RO= errekor Olinpiarra, RC= errekor kontinentala

Historia osoko emakumezkoen marka onenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-07-13an eguneratua

posizioaMarka (s)haizea (m/s)AtletaHerrialdeaDataTokia
1 10,490,0Florence Griffith Joyner AEB1988 uztailaren 16aIndianapolis
2 10,63 +1,3 Shelly-Ann Fraser  Jamaika 2021eko ekainaren 5a Kingston
3 10,64+1,2Carmelita Jeter AEB2009ko irailaren 20aShanghai
4 10,65+1,1Marion Jones AEB1998ko irailaren 12aJohannesburgo
5 10,70+0,3Elaine Thompson Jamaika2016ko uztailaren 1aKingston
6 10,72 +1,6 Sha'Carri Richardson  AEB 2021eko apirilaren 10a Miramar
7 10,73 +2,0Christine Arron Frantzia1998 abuztuaren 19aBudapest
8 10,74+1,3Merlene Ottey Jamaika1996ko irailaren 7aMilan
10,74 +1,0 English Gardner  AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene
10 10,75+0,4Kerron Stewart Jamaika2009ko uztailaren 10aErroma
11 10,76 +1,7Evelyn Ashford AEB1984ko abuztuaren 22Zürich
+1,1Veronica Campbell-Brown Jamaika2011ko maiatzaren 31aOstrava
13 10,77 +0,9Irina Privalova Errusia1994ko uztailaren 6aLausana
+0,7Ivet Lalova Bulgaria2004ko ekainaren 19aPlovdiv
+0,9 Shericka Jackson  Jamaika 2021eko ekainaren 25a Kingston
16 10,78 +1,0Dawn Sowell AEB1989ko ekainaren 3aProvo
+1,8Torri Edwards AEB2008ko ekainaren 28aEugene
+1,6 Murielle Ahouré  Boli Kosta 2016ko ekainaren 11a Montverde (Florida)
+1,0 Tianna Bartoletta  AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene
+1,0 Tori Bowie  AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene

Olinpiar txapeldunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
JokoakUrteaMailaAtletaHerrialdeaMarka (s)
Atenas 1896GizonezkoakTom Burke AEB12,0
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Paris 1900GizonezkoakFrank Jarvis AEB11,0
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
San Luis 1904GizonezkoakArchie Hahn AEB11,0
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Londres 1908GizonezkoakReginald Walker Hegoafrika10,8
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Estokolmo 1912GizonezkoakRalph Craig AEB10,8
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Anberes 1920GizonezkoakCharlie Paddock AEB10,8
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Paris 1924GizonezkoakHarold Abrahams Erresuma Batua10,6
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Amsterdam 1928GizonezkoakPercy Williams AEB10,8
EmakumezkoakElizabeth Robinson AEB12,2
Los Angeles 1932GizonezkoakThomas Edward Tolan AEB10,3
EmakumezkoakStanislawa Walasiewicz Polonia11,9
Berlin 1936GizonezkoakJesse Owens AEB10,3
EmakumezkoakHelen Herring Stephens AEB11,5
Londres 1948GizonezkoakHarrison Dillard AEB10,3
EmakumezkoakFanny Blankers-Koen Herbehereak11,9
Helsinki 1952GizonezkoakLindy Remigino AEB10,4
EmakumezkoakMarjorie Jackson Australia11,5
Melbourne 1956GizonezkoakBobby Joe Morrow AEB10,62
EmakumezkoakBetty Cuthbert Australia11,82
Erroma 1960GizonezkoakArmin Hary Alemania10,2
EmakumezkoakWilma Rudolph AEB11,0
Tokio 1964GizonezkoakRobert Hayes AEB10,0
EmakumezkoakWyomia Tyus AEB11,4
Mexiko Hiria 1968GizonezkoakJim Hines AEB9,95
EmakumezkoakWyomia Tyus AEB11,1
Munich 1972GizonezkoakValeri Borzov Sobietar Batasuna10,14
EmakumezkoakRenate StecherAlemaniako Errepublika Demokratikoa11,07
Montreal 1976GizonezkoakHasely Crawford Trinidad eta Tobago10,06
EmakumezkoakAnnegret RichterAlemaniako Errepublika Federala11,08
Mosku 1980GizonezkoakAllan Wells Erresuma Batua10,25
EmakumezkoakLyudmila Kondratyeva Sobietar Batasuna11,06
Los Angeles 1984GizonezkoakCarl Lewis AEB9,99
EmakumezkoakEvelyn Ashford AEB10,97
Seul 1988GizonezkoakCarl Lewis AEB9,92
EmakumezkoakFlorence Griffith Joyner AEB10,54
Bartzelona 1992GizonezkoakLinford Christie Erresuma Batua9,96
EmakumezkoakGail Devers AEB10,82
Atlanta 1996GizonezkoakDonovan Bailey Kanada9,84
EmakumezkoakGail Devers AEB10,94
Sydney 2000GizonezkoakMaurice Greene AEB9,87
EmakumezkoakMarion Jones AEB10,75
Atenas 2004GizonezkoakJustin Gatlin AEB9,85
EmakumezkoakYulia Nesterenko Bielorrusia10,93
Pekin 2008GizonezkoakUsain Bolt Jamaika9,69
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser Jamaika10,78
Londres 2012GizonezkoakUsain Bolt Jamaika9,63
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser Jamaika10,75
Rio de Janeiro 2016 GizonezkoakUsain Bolt Jamaika9,81
EmakumezkoakElaine Thompson Jamaika10,71

Munduko Txapeldunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SedeUrteaMailaAtletaHerrialdeaMarka (s)
Helsinki 1983GizonezkoakCarl Lewis AEB10,07
EmakumezkoakMarlies Göhr Redonda10,97
Erroma 1987GizonezkoakCarl Lewis AEB9,93
EmakumezkoakSilke Gladis-Möller Redonda10,90
Tokio 1991GizonezkoakCarl Lewis AEB9,86
EmakumezkoakKatrin Krabbe Alemania10,99
Stuttgart 1993GizonezkoakLinford Christie Erresuma Batua9,87
EmakumezkoakGail Devers AEB10,82
Gotebörg 1995GizonezkoakDonovan Bailey Kanada9,97
EmakumezkoakGwen Torrence AEB10,85
Atenas 1997GizonezkoakMaurice Greene AEB9,86
EmakumezkoakMarion Jones AEB10,83
Sevilla 1999GizonezkoakMaurice Greene AEB9,80
EmakumezkoakMarion Jones AEB10,70
Edmonton 2001GizonezkoakMaurice Greene AEB9,82
EmakumezkoakZhanna Pintusevich-Block Ukraina10,82
Paris 2003GizonezkoakKim Collins Saint Kitts eta Nevis10,07
EmakumezkoakTorri Edwards AEB10,93
Helsinki 2005GizonezkoakJustin Gatlin AEB9,88
EmakumezkoakLaury Williams AEB10,93
Osaka 2007GizonezkoakTyson Gay AEB9,85
EmakumezkoakVeronica Campbell Jamaika11,01
Berlin 2009GizonezkoakUsain Bolt Jamaika9,58
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser Jamaika10,78
Daegu 2011GizonezkoakYohan Blake Jamaika9,92
EmakumezkoakCarmelita Jeter AEB10,90
Mosku 2013GizonezkoakUsain Bolt Jamaika9,77
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser Jamaika10,71

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]