Roy Harrod
| Roy Harrod | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1900eko otsailaren 13a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Holt (Norfolk), 1978ko martxoaren 8a (78 urte) |
| Familia | |
| Aita | Henry Dawes Harrod |
| Ezkontidea(k) | Wilhelmine Harrod |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | New College (en) Oxfordeko Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | Doctor of Letters (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekonomialaria |
| Lantokia(k) | Oxford |
| Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Econometric Society |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Sir Henry Roy Forbes Harrod (Londres, 1900eko otsailaren 13a - Holt, Norfolk, 1978ko martxoaren 8a) britainiar ekonomista izan zen.
Ekonomia kapitalisten epe luzeko hazkundearen azterketa bat egin zuen. Towards a Dynamic Economics (1948, Ekonomia dinamiko baterantz) lanean Harrodek oreka ekonomikoaren egoera azaldu zuen: aurrezki- eta inbertsio-berdintasuna. Harroden iritziz, hala ere, inbertsioa errenta nazionalaren hazkundearekin lotuta dago, eta aurrezkia, berriz, errenta nazionalaren mende dago. Harrodek zioen, bestalde, enpresaburuek erabakitzen dituztela errenta nazionalaren hazkunde-tasak, inbertsioarekin eta aurrezkiarekin zerikusi zuzena duten erabakiak edozein direla ere. Bestalde, ekonomia zuzendu egin behar da, ezin utz daiteke bera bakarrik. Harroden aburuz, botere publikoen parte-hartzerik gabeko hazkunde ekonomikoa koiunturaren araberako gorabehera-segida bat izango da. Harroden teoria hainbat ekonomistak jarri zuten zalantzan, Solowek edo Domarrek besteak beste, haiek bestelako hazkunde-eredu batzuk landu baitzituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.