Edukira joan

Plebearen tribuno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaio Grakoren eriotza, Valenciennes, musée des Beaux-Arts, circa 1830. Grako anaiak izan ziren Plebearen tribuno entzutetsuak.

Plebearen tribunoa (latinez: tribunus plebis) Antzinako Erromako magistratu zibila izan zen. Tribuno zibilak K.a. V. mendean sortu ziren eta antzina Erromako garrantzizko kargua izan zen. K.a. 470. urte inguruan herriak hautatzen zituen biltzar baten bitartez. Haien egiteko nagusia pertsonak magistratuen eta estatuaren epai eta ekintzetatik babestea zen. Hasieran bi hautatzen ziren, baina geroago hamar izatera iritsi ziren. Errepublikaren indar politiko nagusia izan ziren. Silak haien ahalmenak eta eskubideak murriztu zituen.

Garrantzi historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plebearen tribunatua Erromatar Errepublikaren funtzionamenduaren funtsezko piezetako bat izan zen. Erakunde hori figura iraultzaile gisa sortu zen, eta aristokraziarenn eskuetan arma bihurtu zen, estatuaren gaineko kontrola ziurtatzeko. Izan ere, herri xehearen (plebearen) tribunoek historialari eta filologoen lehentasunezko arreta jaso dute, magistratura berezi hoi aztertzeko. Magistraturak izaera sakratua zen eta Erromako esparru publikoan gertatzen zen edozein lege, bozketa edo erabaki erabat geldiarazteko gaitasuna barne hartzen zituen.[1]

Plebearen tribunoaren magistratura sortu aurretik magistratu guztiak aristokratikoak ziren, eta horragatik hain zuzen, ezarriko dira. Plebearen interesak defendatzeko sortu zen, eta sakartasuna eman beahr izan zioten, tribunoa hiltzea debeku erlijiosoa izan zedin; bestela aristokraziak Plebearen tribunoak hiltzera joko baitzuten. ius auxiliandi (laguntzeko jurisdikzioa) zuten, etas horri esker plebeioek lagundu eta magsitratu beten botere zigortzailetik errekatatu zezaketen.

Plebearen batzarrak (Tribuetan antolatua) aukeratzen zituen; magistratuek zerbait proposatzean plebearentzako ona zen ala ez erabakitzea zen haien ardura eta ohiko magsitratura mota bata zen. Urtebetekoa izaten zen. Parresia edo "askatasunez hitz egiteko aukera" magistratuek ibakarrik izaten zuten eta horri esker, plebeioek bere ordezkari bat zuten asanbladetan. Patrizioak plebearen tribunoa kontrolatzeko filiazioa (patrizio izaterari utzi eta pelebeio izaera hartu) aldatuko dute plebearen tribunoaren gorena hartu ahal izateko.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. López, Luis Manuel. (2018ko azaroaren 26). «El tribunado de la plebe. Los defensores del pueblo en la antigua Roma» Portal Clásco.
  2. «Erroma 1.go gaia» ​Unibertsitateko Indar Batasuna. Apunteak, Gasteiz, Historia (​Unibertsitateko Indar Batasuna).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.