Molva molva
| Molva molva | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Chordata |
| Ordena | Gadiformes |
| Familia | Gadidae |
| Generoa | Molva |
| Espeziea | Molva molva (Linnaeus, 1758)[1]
|
| Banaketa mapa | |
Berruenda handia (Molva molva) Molva generoko animalia da. Arrainen barruko Lotidae familian sailkatzen da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputz luzanga du, burua zapala eta goiko baraila irtena [2]. Bizkarraldea marroia du eta sabelaldea zurixka. Alboko lerroa ia guztiz zuzena du[3]. Bi bizkar-hegats ditu eta beste uzki-hegal bat [4]. Lehenengo bizkar-hegatsa laburra da eta bigarrena oso luzea, uzkiaren aurretik hasita[5]. 100 cm inguruko luzera hartzen du eta bere gehienezko pisu erregistratua 45 kg-koa izan da, bere familiako espezierik handiena izanik .
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano atlantikoaren iparraldean oso zabalduta dago. Ur sakonetako hondo harritsuetan egoten da batez ere[6].
Jokaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du taldean bizitzeko ohiturarik, eta ez du migrazio handirik egiten[7]. Ekinodermatuez, krustazeoez, txibiez eta beste arrain batzuetaz elikatzen da nagusiki [8].
Errutea apirila eta ekaina bitartean izaten da, batez ere, Islandiako hegoaldean, britainiar uharteetan eta Bizkaiko golkoan[9]. 20 eta 60 milioi arrautza inguru jarri ohi dituzte[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Molva molva», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
- ↑ Reyes, Pablo R.. (2006-05). «Composición de las capturas de peces hielo en el mar de Escocia, Antártica (verano 2004-2005)» Investigaciones marinas 34 (1) doi:. ISSN 0717-7178. (kontsulta data: 2025-12-23).
- ↑ «Molva molva» CABI Compendium 2019-11-20 (kontsulta data: 2025-12-23).
- ↑ Corbera, Jordi; Sabatés, Ana; García-Rubies, Antoni. (1998). Peces de mar de la Península Ibérica. (2. ed. argitaraldia) Planeta ISBN 978-84-08-01799-8. (kontsulta data: 2025-12-23).

- ↑ Soriguer Escofet, Milagrosa; Vallespín Gómez, Concha; Hernando Casal, José A.. (2014). Peces de la península Ibérica. Editorial UCA ISBN 978-84-9828-498-0. (kontsulta data: 2025-12-23).
- ↑ Reyes, Pablo R.. (2006-05). «Composición de las capturas de peces hielo en el mar de Escocia, Antártica (verano 2004-2005)» Investigaciones marinas 34 (1) doi:. ISSN 0717-7178. (kontsulta data: 2025-12-23).
- ↑ Reyes, Pablo R.. (2006-05). «Composición de las capturas de peces hielo en el mar de Escocia, Antártica (verano 2004-2005)» Investigaciones marinas 34 (1) doi:. ISSN 0717-7178. (kontsulta data: 2025-12-23).
- ↑ «Molva molva» CABI Compendium 2019-11-20 (kontsulta data: 2025-12-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lotidae
- Barents itsasoko arrainak
- Baltikoko arrainak
- Faroeetako arrainak
- Kanadako Ekialdeko Artikoko arrainak
- Groenlandiako itsasoko arrainak
- Bizkaiko Golkoko arrainak
- Iberiar kostako arrainak
- Islandiako arrainak
- Mediterraneoko arrainak
- Ipar itsasoko arrainak
- Norvegiako itsasoko arrainak
- Lineok deskribatutako taxonak