Edukira joan

Marisol Garmendia Beloki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marisol Garmendia» orritik birbideratua)
Marisol Garmendia Beloki

Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan

2024ko martxoaren 13a -
Denis Itxaso
zinegotzi

2023 - 2024ko martxoaren 12a
Hautetsia: 2023ko Espainiako udal hauteskundeak
zinegotzi

2019ko ekainaren 19a - 2023
Hautetsia: 2019ko Espainiako udal hauteskundeak
zinegotzi

2011 - 2015eko ekainaren 30a
Hautetsia: 2011ko Espainiako udal hauteskundeak
zinegotzi

2007 - 2011
Hautetsia: 2007ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1963ko abenduaren 19a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AmaSole Beloqui
Ezkontidea(k)Esteban Elola
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea lizentzia : Bibliotekonomia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Deia
Zabalik
KidetzaPSE-EE
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

marisolgarmendia.eus
Twitter: PSE_Marisol Instagram: marisol_garmendia_pse Edit the value on Wikidata

Marisol Garmendia Beloki (Zaldibia, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 19a) gipuzkoar kazetari eta politikaria da.

PSE-EE alderdiko militantea da eta kazetari gisa lan egin du.

Espainiako Gobernuaren ordezkaria da EAEn.

Zaldibian jaioa, 1963an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Euskalduna da.

Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentzia eskuratu zuen.

Kazetari gisa Deia egunkarian eta El Diario Vascoren "Zabalik" euskarazko astekarian lan egin zuen.

PSE-EEkoa izan aurretik, EAJren aholkularia izan zen.

2011-2015 agintaldian, Donostiako Udaleko Presidentetzako zinegotzia izan zen, eta 2016an Donostia Europako kultura-hiriburu izateko Hautagaitzaren arduraduna.

2015-2019 agintaldian Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketarako foru diputatua izan zen, PSE-EE alderdikoa.

2019tik 2024ra Donostiako Udaleko bigarren alkateordea izan zen, eta baita Garapen Ekonomikorako, enplegurako, ekologiarako eta osasun publikorako zinegotzia.[1][2] Espazio Publikoen, Proiektuen eta Obren ardura ere izan zuen hilabete batzuetan.[3]

2022ko urrian Odon Elorzarekin lehia izan zuen Donostiako Udalerako hauteskundeetan PSE-EE alderdiaren zerrenda-buru izateko. Azkenik, militanteen gehiengo batek haren alde bozkatu zuen hautagi izateko. Marisol Garmendiak militanteen botoen %66 eskuratu zituen, Odon Elorza alkate ohi eta diputatuari nagusituta; 222 boto lehenak, eta 115 bigarrenak.[4][5]

2024an Espainiako Gobernuak Euskadin daukan ordezkari izendatu zuten. Kargu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.[6] Horretarako, zinegotzi kargua utzi zuen. Ane Oyarbidek bete zuen haren lekua.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Biografia» www.marisolgarmendia.eus (kontsulta data: 2026-07-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Conócenos: Marisol Garmendia» PSE EUSKADI (kontsulta data: 2026-07-21).
  3. (Gaztelaniaz) r01etpd1775d2765923bd62815c6e3c64c24321e9f, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2022-08-08). «V Congreso Empleo 2022» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-07-21).
  4. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20221010/goia-habra-dormido-a-pierna-suelta-dice-elorza-tras-ganar-las-primarias-garmendia
  5. https://www.berria.eus/paperekoa/1892/006/001/2022-10-11/garmendiak-dio-pse-eek-lidergo-berri-bat-duela-donostiako-alkatetzarako.htm
  6. (Gaztelaniaz) Ferreras, Belén. (2024-02-27). «Marisol Garmendia será la nueva delegada del Gobierno en Euskadi y la primera mujer en el cargo» elDiario.es (kontsulta data: 2026-07-21).
  7. Biain, Aitor. (2024-02-27). «Marisol Garmendia izango da Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn» Berria (kontsulta data: 2026-07-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]