Julfa Berria
| Julfa Berria | |
|---|---|
Vank katedraleko patioa eta Khachatur Kesaratsiren museoa. | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | auzoa |
| Eponimoa | Jolfa (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 32°38′11″N 51°39′21″E / 32.6363°N 51.6557°E |
| Estatu burujabe | |
| Probintzia | Ispahan probintzia |
| Irango eskualdea | Isfahan County |
| Irango barrutia | Central District |
| Irango hiria | Isfahan |
| District of Isfahan | District 5 |
Julfa Berria (armenieraz: Նոր Ջուղա, translit.: Nor Jugha[1]; persieraz: نو جلفا , Now Jolfā, edo جلفای نو, Jolfâ-ye Now) Isfahan hiriko armeniar auzoa da, Iranen, Zayanderud ibaiaren hegoaldeko ertzean. XVII. mendearen hasieran sortu zuten, Julfa zaharretik behartuta lekualdatutako armeniarrek; aurreko bizilekuaren oroimenez eman zioten izena. Julfa zaharra Nakhitxevanen dago, Azerbaijanen; Aras ibaiaren beste ertzeko Jolfa hiria, berriz, Iranen dago.[2]
Julfa Berria armeniar diasporaren merkataritza, erlijio eta kultura gune garrantzitsua izan zen. Bertako merkatariek Europatik Asiako hego-ekialderaino hedatu zuten beren jarduera, eta auzoak elizak, ikastetxeak eta armeniar ondarearekin lotutako museoak ditu.[3][4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Abbas I.a Handia safavidar xaharen aginduz sortu zen auzoa, Otomandar Inperioaren aurkako gerraren testuinguruan. 1604an safavidar armadak atzera egin zuenean, lurraldeak hustu eta populazioa Iran barrualdera eramateko agindua eman zuen. Julfa zaharra suntsitu zuten, eta biztanleak Aras ibaia zeharkatzera behartu zituzten. Julfako merkatariek beste deportatu askok baino baldintza hobeetan egin zuten bidaia: ondasun higigarriak eramateko aukera izan zuten. 1605eko udan Isfahanen behin-behineko aterpea hartu, eta ibaiaren beste aldean auzo berria eraikitzen hasi ziren. Xahak merkatarien esperientzia baliatu nahi zuen Iranen nazioarteko zetaren merkataritza indartzeko.[2][5][3]
Lekualdatzea bortxazkoa izan arren, Julfa Berriko armeniarrei erlijio, merkataritza eta barne-antolaketaren arloko askatasuna eman zieten safavidar agintariek. Horrek komunitatearen eta haren merkataritza enpresen garapena erraztu zuen. Auzoan merkatariak, artisauak eta kristau komunitateari zerbitzua ematen zioten misiolari katolikoak bizi ziren. XVII. eta XVIII. mendeetako bizilagunen artean Jacques Rousseau erlojugile ginebrarra zegoen (1683–1753), Jean-Jacques Rousseau filosofoaren osaba.[6]

Komunitatearen hizkuntza ekialdeko armenieraren aldaera bat da, Iranen eta Kaliforniako hegoaldeko emigranteen artean erabilia. Hiztunek parskahayeren («persiar armeniera») edo iranahayeren («irandar armeniera») deitzen diote. Dolatian, Sharifzadeh eta Vauxen gramatikak Iranen garatutako aldaera hori aztertzen du.[7]
Armeniar nortasunaren erakusgarri dira auzoko hizkuntza, sukaldaritza eta kultura jarduerak, bai eta elizak eta eskolak ere. Vank katedrala da eraikin erlijioso ezagunena. Komunitateak Irango janzkerari buruzko arauak bete behar ditu, baina armeniar erlijio eta kultura erakundeak mantentzen ditu.[8]
Merkataritza sareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lazarian familia noblearen historia Julfa Berriari lotuta dago. Familiako kideek Errusiara lekualdatu zuten beren jarduera XVIII. mendean, Nader Xah 1747an hil ondoren. Ivan Lazarevich Lazarev Katalina II.a Errusiakoaren gorteko bankaria izan zen, eta 1788an konde titulua jaso zuen. Haren anaiaren ekimenarekin sortu zen Moskuko Lazarev Ekialdeko Hizkuntzen Institutua.[9]
1947an Fernand Braudel historialariak armeniar merkatarien sarea Amsterdametik Manilaraino hedatzen zela nabarmendu zuen. 1960ko, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Armeniako ikertzaileek sare haren azterketa bultzatu zuten. Levon Khachikyanek eta Sushanik Khachikyanek Julfa Berriko kontabilitate liburuak editatu eta argitaratu zituzten. Merkataritza gutunak, kontu liburuak eta beste agiri batzuk funtsezko iturriak dira sarearen antolaketa eta merkatarien arteko harremanak ezagutzeko.[10]

Julfa Berria aro modernoaren hasierako merkataritza sare zabal baten ardatza izan zen. Merkatariek Cádiz, Londres eta Amsterdam bezalako hirietan jardun zuten; ekialdean, Indiako eta Filipinetako merkataritzarekin lotu ziren. Zenbait merkatarik Ozeano Atlantikoa edo Ozeano Barea zeharkatu zuten, Acapulcora eta Mexiko Hirira iritsiz.[11]
Merkataritza familia ugarik Julfa Berrian zuten oinarria. Beste batzuek Bengalan sortu zituzten bizileku eta negozio guneak, Isfahanen jatorria zuten sareekin harremanak mantenduta.[5][3] Hala ere, ikertzaile guztiek ez dute berdin interpretatzen sarearen antolaketa. Bhaswati Bhattacharyaren arabera, Surat, Bengala eta Hooghly bezalako guneek autonomia nabarmena zuten: Indiako Ozeanoko merkataritzaren garapena ezin da Julfa Berriaren kontrol zentralaren bidez soilik azaldu.[12]
Julfatar armeniarrak Manilan, Hong Kongen eta Australian ere finkatu ziren. Komunitate horien loturak armenierazko dokumentazioaren bidez aztertu dira.[5][3] Singapuren Julfa Berritik etorritako armeniarrek komunitatearen oinarri garrantzitsua osatu zuten. Gehienak merkataritzan aritu ziren; [[Sarkies anaiak|Sarkies anaiak]], esaterako, 1887an Raffles hotela sortzeagatik egin ziren ezagun.
David Petrosyanek 1998an egindako azterketaren arabera, Julfa Berriak 10.000 eta 12.000 armeniar biztanle artean zituen. Kopuru hori garaiko estimazio bat da.[13]
Ondarea eta erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniar Eliza Apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salbatzaile Santuaren katedrala (Surp Amenaprgich, Vank izenez ezaguna) eta Persiako eta Indiako armeniar elizbarrutiaren egoitza — 1655.
- Done Jakue eliza (Surp Hakop Mdzbena Hayrapet) — 1607.
- San Jurgi eliza (Surp Gevork) — 1611.
- Jainkoaren Ama eliza (Surp Asdvadzadzin) — 1613.
- San Esteban eliza (Surp Stepanos Nakhavga) — 1614.
- San Joan Bataiatzailea eliza (Surp Hovannes Mgrditch) — 1621.
- Santa Katalina komentua (Surp Katarine) — 1623.
- Belengo eliza (Surp Betłehem) — 1628.
- San Nikolas eliza (Surp Nikołayos Hayrapet) — 1630.
- San Gregorio Argitzailea eliza (Surp Grigor Lusavoritch) — 1633.
- San Sarkis eliza (Surp Sarkis) — 1659.
- San Minas eliza (Surp Minas) — 1659.
- San Nerses eliza (Surp Nerses Medz) — 1666.
Eliza Katolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrosarioko Andre Mariaren katedrala, domingotarren eliza — 1681/1705.
Eliza protestanteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Paulo eliza — 1875.
- Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista — 1957.
- Jainkoaren Batzarrak (Jama'at-e Rabbani) — 1965.
Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Khachatur Kesaratsiren museoa, Salbatzaile Santuaren katedralaren barrutian — 1905.
- Julfa Berriko Armeniar Museo Etnografikoa — 2019.
- Julfa Berriko Armeniar Musikaren Museoa — 2021.
Eskolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samian eskola — 1831–1853.
- Katarinyan eskola — 1858an sortua.
- Azgayin Kntronakan eskola — 1880an sortua.
- Gevorg Kananyan eskola — 1905ean sortua.
Etxe historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aro Martirossianen etxea.
- Garegin etxea.
- Hovsep Amirkhanen etxea.
- Khvajeh Petrosen etxea.
- Martha Petersen etxea.
- Martirossian etxea.
- Simon etxea.
- Sukiasian etxea.
Suaren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zoroastriarren suaren tenplua, Gowhar eta Mehrabanen Darb-e Mehr.
Auzoari lotutako pertsonak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apcar familia – merkatarien familia
- Sceriman familia – merkatarien familia
- De l'Estoile familia – merkatarien familia
- Lazarian familia – familia noblea
- Sarkies anaiak – enpresaburuak
- Khwaja Safar (heriotza: 1618) – Julfako alkatea
- Martin Armeniarra (heriotza: 1619) – Amerikako lehen armeniar eta irandar biztanleetako bat
- Azaria Jughayetsi (XVI. mendea) – notarioa
- Khizango Mesrop (1560 inguruan–1652) – eskuizkribuen miniaturagilea
- Stepanos Dzik Jughayetsi (1583–1647) – idazlea
- Khachatur Kesaratsi (1590–1646) – artxapezpikua eta argitaratzailea
- Khvajeh Petros Velijanian (heriotza: 1649) – merkataria
- Simeon Jughayetsi (heriotza: 1657) – ikertzailea
- Hakob IV Julfakoa (1598–1680) – katolikosa (1655–80)
- Mirman Mirimanidze (XVII. mendea) – Julfa Berriko alkatea
- Otar Beg (1583–1663) – Julfa Berriko alkatea
- Hakop Jughayetsi (XVII. mendea) – eskuizkribuen miniaturagilea
- Siet Khachikian (XVII. mendea) – diplomatikoa
- Grigor Usta (XVII. mendea) – arkitektoa
- Kostand Jughayetsi (XVII. mendea) – ikertzailea
- Marcara Avanchintz (XVII. mendea) – merkataria
- Minas (XVII. mendea) – margolaria
- Hovhannes Jughayetsi Ktreshents (1610–1660 inguruan) – argitaratzailea
- Minas Jughayetsi (1610–1670) – margolaria
- Mohammad Beg (heriotza: 1671) – Julfa Berriko alkatea
- Voskan Yerevantsi (1614–1674) – argitaratzailea
- Hajji Piri (heriotza: 1694) – Julfa Berriko alkatea
- Bogdan Saltanov (1630–1703) – margolaria
- Hovhannes Mrkouz (1643–1715) – filosofoa
- Egaz Norjughayetsi (1650–1734) – musikaria
- Ghul Arzuni (1650–1750) – musikaria
- Arzuni Jughayetsi (1650–1750) – musikaria
- Arapiet di Martin (1650–1760) – musikaria
- Petik eta Sanos (XVI. eta XVII. mendeak) – merkatariak
- Stepanos Dashtetsi (1653–1720) – idazlea
- Abgar Ali Akbar Armani (heriotza: 1708) – merkataria
- Alexander I Julfakoa (heriotza: 1714) – katolikosa (1706–14)
- Petros di Sargis Gilanents (heriotza: 1724) – merkataria
- Hagopdjan de Deritchan (heriotza: 1726) – diplomatikoa
- Coja Petrus Uscan (1680–1751) – merkataria
- Aghazar di Khachik (1690–1750) – militarra
- Grigor Harutiunian (heriotza: 1763) – buruzagi politikoa
- Aghazar Lazarian (1700–1782) – merkataria
- Zaccaria Seriman (1709–1784) – idazlea
- Tovmas Khojamalian (1720 inguruan–1780) – historialaria
- Shahamir Shahamirian (1723–1798) – ekintzaile politikoa
- Stefano Domenico Sceriman (1729–1806) – idazlea
- Ivan Lazarevich Lazarev (1735–1801) – bitxigilea
- Petros Kalantarian (jaiotza: 1735) – medikua
- Minas Lazarian (1737–1809) – politikaria
- Astvadsatour Babikian (1738–1825) – idazlea
- Khachatour Lazarian (1741–1774) – politikaria
- Hovakim Lazarian (1743–1826) – ekintzaile politikoa
- Nikoghayos Aghababaian (1750–1809) – merkataria
- Khachatur Jughayetsi (XVIII. mendea) – historialaria
- Movses Baghramian (XVIII. mendea) – ekintzaile politikoa
- Tadevos Soginian (XVIII. mendea) – ekintzaile politikoa
- Ivan Karapet (XVIII. mendea) – ekintzaile politikoa
- George Manook (1763–1827) – merkataria
- Alexander Raphael (1775–1850) – jatorri armeniarreko britainiar politikaria
- Hakob Hovnatanyan (1806–1871) – margolaria
- Tadevos Avetoumian (1811–1863) – idazlea
- Zerouni Masehian (jaiotza: 1811) – urregina
- Megrtich Emin (1815–1890) – ikertzailea
- Minus Megerdich Zorab (1833–1896) – margolaria
- Tiruhi Ter-Nahapetian (XIX. mendea) – artista
- Mirza Malkam Khan (1834–1908) – politikaria
- Martiros Khan Davidkhanian (1843–1905) – jenerala
- Sarkis Khan Davidkhanian (jaiotza: 1846) – jenerala
- Eskandar Khan Davidkhanian – irakaslea eta jenerala
- Markar Khan Davidkhanian (XIX. mendea) – finantza ministroa
- Vittoria Aganoor (1855–1910) – poeta
- Minas Manook Basil (Barseghian) (1857–1922) – medikua
- Diana Abgar (1859–1937) – diplomatikoa
- Matevos Aghakhan Karakhanian (1860–1946) – argazkilaria
- Arathoon Stephen (1861–1927) – enpresaburua
- Hovsep Mirzayan (1868–1935) – politikaria
- Mesrovb Jacob Seth (1871–1939) – ikertzailea
- Hovhannes Abkarian (1875–1931) – musikaria
- Freydoun Malkom (1875–1954) – 1900eko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen irandarra
- Tigran Abgarian (1877–1950) – filologoa
- Petros Abkar (jaiotza: 1884) – politikaria
- Megrdich Abgar (1884–1967) – artxapezpikua
- Mkrtich Hakobian (1885–1971) – argazkilaria
- Minas Patkerhanian (1885–1972) – argazkilaria
- Markar Galstiants (1888–1985) – arkitektoa
- Yeghia Velijanian (1889–1976) – artista
- Guregh Israelian (1894–1949) – Jerusalemgo armeniar patriarka (1944–49)
- Zabel Stepanian-Bartev (1894–1982) – telegrafiako teknikaria
- Karo Minassian (1897–1973) – medikua
- Meguertitch Khan Davidkhanian (1902–1983) – jenerala eta politikaria
- Haykush Ter-Martirosian (1905–1987) – aktorea
- Bersabe Hovsepian (1906–1999) – gizarte eragilea
- Rafael Atayan (1907–1990) – idazlea
- Poghos Petrosian (jaiotza: 1907) – apezpikua
- Abraham Gurgenian (1908–1991) – margolaria
- Annik Shefrazian (1909–1996) – aktorea
- Aramais Aghamalian (1910–1985) – zinema zuzendaria
- Johny Baghdasarian (1913–1979) – zinema zuzendaria
- Sumbat Der Kiureghian (1913–1999) – margolaria
- Yervand Nahapetian (1916–2006) – margolaria
- Emma Abrahamian (jaiotza: 1919) – eskultorea
- Alain John (1920–1943) – eskultorea
- Alenush Terian (1920–2011) – astronomoa eta fisikaria
- Levon Minassian (1920–2013) – ikertzailea
- Sevak Saginian (1921–2003) – politikaria
- Clara Abkar (1922–1996) – margolaria
- Hrand Ghoukasian (1927–1996) – medikua eta itzultzailea
- Arsham Yesayi (jaiotza: 1931) – tenislari
- Neshan Sarkissian (Karekin I) (1932–1999) – Julfa Berriko elizbarrutiko burua (1971–75), Ziliziako Katolikosa (1983–94) eta Armeniar Guztien Katolikosa (1994–99)
- Nechan Karakéhéyan (1932–2021) – Julfa Berriko apezpiku katolikoa (2000–05).[14]
- Nikol Faridani (1935–2008) – argazkilaria
- Grish Davtian (jaiotza: 1935) – poeta
- Alek Ter-Khachatourian (jaiotza: 1935) – itzultzailea
- Grigor Nazarian (jaiotza: 1937) – arkitektoa
- Varouj Karapetian (jaiotza: 1938) – zinemako teknikaria
- Arby Ovanessian (jaiotza: 1942) – zinema zuzendaria
- Sako Ghoukasian (1943–2015) – opera abeslaria
- George Bournoutian (1943–2021) – ikertzailea.[15]
- Megerdich Toumanian (jaiotza: 1943) – matematikaria
- Vartan Vartanian (jaiotza: 1943) – politikaria
- Nelson Shirvanian (1944–2018) – eskultorea
- Tigran Toumanian (jaiotza: 1946) – zinemako teknikaria
- Armen Der Kiureghian (jaiotza: 1947) – ikertzailea
- Herach Khachatourian (jaiotza: 1948) – politikaria
- Caro Lucas (1949–2010) – ikertzailea
- Zaven Ghoukasian (1950–2015) – zinema zuzendaria
- Masis Hambarsounian (jaiotza: 1950) – boxeolaria
- Georgik Abrahamian (jaiotza: 1952) – politikaria
- Artavazd Baghoumian (jaiotza: 1953) – politikaria
- Jirayr Kocharian (jaiotza: 1955) – kartografoa
- Hrant Markarian (jaiotza: 1958) – politikaria eta Armeniar Federazio Iraultzailearen lehendakaria
- Robert Beglarian (jaiotza: 1961) – politikaria
- Vahik Trossian (jaiotza: 1967) – futbolari
- Nairy Baghramian (jaiotza: 1971) – artista bisuala
- Aren Davoudi (jaiotza: 1986) – saskibaloi jokalaria
- Oshin Sahakian (jaiotza: 1986) – saskibaloi jokalaria
- Kajayr Hakopian (jaiotza: 1989) – aktorea
- Armen Tahmazyan (jaiotza: 1990) – futbolari
Adiskidetasun harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julfa Berriak eta Issy-les-Moulineaux Frantziako hiriak adiskidetasun ituna dute 2018ko apirilaren 11tik.[16]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vank katedralaren sarrera.
- Vank katedralaren barrualdea.
- Belengo elizaren barrualdea.
- Vank katedrala.
- San Nikolas eliza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 163. arauaː Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. (kontsulta data: 2026-10-07).
- 1 2 (Ingelesez) Ghougassian, Vazken S. (2009ko irailaren 15a; 2018ko maiatzaren 14an eguneratua). «Julfa i. Safavid Period». Encyclopædia Iranica, XV. lib., 2–3. zenb., 217–231. or.
- 1 2 3 4 (Ingelesez) McCabe, Ina Baghdiantz (1999). The Shah's Silk for Europe's Silver: The Eurasian Trade of the Julfa Armenians in Safavid Iran and India (1530-1750). Scholars Press. ISBN 978-0-7885-0571-3.
- ↑ (Ingelesez) Aslanian, Sebouh (2008). «"The Salt in a Merchant's Letter": The Culture of Julfan Correspondence in the Indian Ocean and the Mediterranean». Journal of World History. 19. 2. zk.. 127–188. or.. doi:10.1353/jwh.0.0014.
- 1 2 3 (Frantsesez) Chaudhury, Sushil; Kévonian, Kéram (arg.) (2008). Les Arméniens dans le commerce asiatique au début de l’ère moderne / Armenians in Asian Trade in the Early Modern Era. Paris: Éditions de la Maison des sciences de l’homme. ISBN 9782735112043.
- ↑ (Ingelesez) Windler, Christian (2024). Missionaries in Persia: Cultural Diversity and Competing Norms in Global Catholicism. London: I.B. Tauris. 169, 171-5, 202. or.. ISBN 978-0-7556-4936-5.
- ↑ (Ingelesez) Dolatian, Hossep; Sharifzadeh, Afsheen; Vaux, Bert (2023). A grammar of Iranian Armenian: Parskahayeren or Iranahayeren. Languages of the Caucasus, 3. Berlin: Language Science Press, 1. or. ISBN 978-3-96110-419-2. DOI: 10.5281/zenodo.8177018.
- ↑ (Ingelesez) Ghougassian, Vazken S. (1998). The Emergence of the Armenian Diocese of New Julfa in the Seventeenth Century. University of Pennsylvania Armenian Texts and Studies, 14. Atlanta: Scholars Press. ISBN 9780788504389.
- ↑ (Errusieraz) «Лазаревы». Большая российская энциклопедия. 2021eko ekainaren 13ko artxiboa.
- ↑ (Ingelesez) Aslanian, Sebouh (2008). «"The Salt in a Merchant's Letter": The Culture of Julfan Correspondence in the Indian Ocean and the Mediterranean». Journal of World History. 19. 2. zk.. 127–188. or.. doi:10.1353/jwh.0.0014.
- ↑ (Ingelesez) Aslanian, Sebouh (2008). «"The Salt in a Merchant's Letter": The Culture of Julfan Correspondence in the Indian Ocean and the Mediterranean». Journal of World History. 19. 2. zk.. 127–188. or.. doi:10.1353/jwh.0.0014.
- ↑ (Ingelesez) Bhattacharya, Bhaswati (2008). «Making money at the blessed place of Manila: Armenians in the Madras–Manila trade in the eighteenth century». Journal of Global History, 3(1), 1–20. or. DOI: 10.1017/S1740022808002416.
- ↑ (Errusieraz) Petrosyan, David (1998). «Армянская община в Иране». Institute for Central Asian and Caucasian Studies. Artxibatua (2019-05-02). Kontsulta: 2015-11-08.
- ↑ (Ingelesez) «H. E. Nshan Garakeheyan Archbishop of Armenian Catholics in Armenia, Georgia, Russia and Eastern Europe (1932–2021)». Egoitza Santuaren nuntziatura apostolikoa, 2021eko otsailaren 19a.
- ↑ (Ingelesez) «In Memoriam: George Bournoutian (1943–2021): Prolific and Dedicated Scholar and Friend». NAASR.
- ↑ (Frantsesez) «Ispahan/Quartier de la Nouvelle-Jolfâ (Iran)». Issy-les-Moulineauxko Udala, 2025eko azaroaren 13an eguneratua.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Bomati, Yves; Nahavandi, Houchang (2017). Shah Abbas, Emperor of Persia, 1587–1629. Los Angeles: Ketab Corporation. Azizeh Azodiren ingelesezko itzulpena. ISBN 978-1595845672.
- (Ingelesez) Gregorian, Vartan (1974). «Minorities of Isfahan: The Armenian Community of Isfahan 1587–1722». Iranian Studies, 7(3–4), 652–680. or. DOI: 10.1080/00210867408701483.
- (Ingelesez) Aslanian, Sebouh (2011). From the Indian Ocean to the Mediterranean: The Global Trade Networks of Armenian Merchants from New Julfa. Berkeley: University of California Press. 392 or. ISBN 9780520266872; liburu elektronikoa: ISBN 9780520947573.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) «Historical Churches of Iran», Iran Chamber Society (2011ko artxiboa).
- (Ingelesez) «Isfahan», Armeniapedia.
- (Armenieraz) New Julda, To be..., Arsen Gasparyanen dokumentala, Hayk Documentary Film Studio.
- (Ingelesez) «Julfa in Isfahan – Armenian Churches and Armenians in Iran», bideoa.
- (Ingelesez) «Hin Jugha», Armeniapedia.
- (Persieraz) «معماری کلیساهای اصفهان», Payman kultur aldizkaria, Isfahango elizen arkitekturari buruzko artikulua.
