Irandar herriak
| Mota | etnia |
|---|---|
| Biztanleria (osoa) | 200.000.000 |
| Hizkuntza | Irandar hizkuntzak |
| Erlijioa | islam, Zoroastrismo, kristautasun, Bahá'í fedea, Yazidism (en) |
Irandar herriak irandar hizkuntzez egiten duten herri multzoa da, Irango goi-ordokian jatorria duena. Lehen Eurasiako estepatik Ordos goi-ordokiraino hedatu ziren eta egun nagusienak persiarrak, kurduak[1] eta paxtunak dira. Iran Handia izenekoan nahiko eragina dute.

K.a. I. milurtekoaren ondoren sortu ziren irandar antzinako herrien artean (batez ere Alexdro Handiaren konkistei esker eta greziar eta erromatar idazleei esker eta ezagutzen ditugunak), alanoak, baktriarrak, dahak (Dahae satrapiako biztanleak), khwarazmiarrak, masagetak, mediarrak, partiarrak, persiarrak, sagartarrak, saka, sarmazarrak, eszitiarrak, sogdiarrak eta, beharbada, zimeriarrak daude, besteak beste, Asia Mendebaldeko, Asia Erdialdeko, Europa Ekialdeko eta Eurasiar estepako iranerazko hiztunak.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mehrdad R. Izady. (1992). The Kurds: A Concise Handbook. Taylor & Francis ISBN 978-0-8448-1727-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) LOS PUEBLOS IRANIOS – Sociedad Española de Iranologia – SEI. (kontsulta data: 2026-07-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |