Afontova Gora
| Afontova Gora | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Errusiako kraiak | |
| Hiri okruga | krai city of Krasnoyarsk |
| Hiri/herri | Krasnoiarsk |
| Koordenatuak | 56°01′35″N 92°44′10″E / 56.026404°N 92.736156°E |
![]() | |
Afontova Gora (errusieraz: Афонтова гора, "Afont mendia") Goi Paleolitoko eta Mesolitoko geruzak dituen Siberiako konplexu arkeologiko bat da[1]. Krasnoiarsk hiritik gertu dago, Jenisei ibaiaren ezkerreko aldean, Errusian. Afontova Gorako aztarnek Mal'ta-Buret' kulturako jendearekin lotura kulturalak zein genetikoak ditu. Konplexuaren lehen ikerketa 1884an hasi zen, Ivan Savenkoven eskutik.
Afontova Gorako konplexuak bost kanpamendu ditu gutxienez, eta estratigrafia aberatsa. Kanpalekuetan mamutaren ehizaren hondarrak ikusten dira, eta ehiztariek animalia hauek jarraitzen ekialderantz egindako bidea ikustarazten dute. Afontova Goran aurkitutako bi giza fosilak, orain dela 17.000-15.000 urteko gizon bat eta neska bat, Hermitage Museoan daude[2][3]. Hezur horiek Antzinako Iparraldeko Eurasiarren taldekoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vasil'ev, Sergey A.. (1992). «The Late Paleolithic of the Yenisei: A New Outline» Journal of World Prehistory 6 (3): 337–383. ISSN 0892-7537. (kontsulta data: 2024-11-14).
- ↑ Turner, Christy G.; Ovodov, Nicolai D.; Pavlova, Olga V.. (2013). Animal teeth and human tools: a taphonomic odyssey in ice age Siberia. Cambridge university press ISBN 978-1-107-03029-9. (kontsulta data: 2024-11-14).
- ↑ (Ingelesez) Raghavan, Maanasa; Skoglund, Pontus; Graf, Kelly E.; Metspalu, Mait; Albrechtsen, Anders; Moltke, Ida; Rasmussen, Simon; Stafford Jr, Thomas W. et al.. (2014-01). «Upper Palaeolithic Siberian genome reveals dual ancestry of Native Americans» Nature 505 (7481): 87–91. doi:. ISSN 1476-4687. PMID 24256729. PMC PMC4105016. (kontsulta data: 2024-11-14).
